Tuesday, April 27, 2010

Audientzia ikerketak ikertzen

Hiru audientzia-neurketa organismo ikusi ditugu. Apur bat gehiago sakontzeko, bisita itzazu beren web-guneak eta erantzun hurrengo galderak. Behin ariketa burututa, bidali iezadazu nire e-mailera.

Sofres Audiencia de Medios

Estudio General de Medios

Oficina de Justificación de la Difusión

1) Gure herriko aldizkari bat kudeatzen dugu eta gure audientzia ezagutu nahi dugu, horretarako, goiko hiru organismo horietan sartuta egon nahiko genuke. Ze pausu eman behar ditugu Sofres, EGM eta OJDk kontuan har gaitzaten?

2) Zein da, Sofres TNS barruan, "Departamento de Minutado" delakoaren zeregina?

3) Noiz hasiko da EGMren 2010eko hirugarren boladaren kanpo lana? Eta noiz bukatuko?

4) OJD interaktiboa polemika batean sartuta egon da azkenaldian. Topa dezakezu polemika horren zergatia? (tip: PRISArekin zerikusia duen zerbait)