Thursday, May 31, 2007

Lanaren notak

Erreklamazio, galdera edo badaezpadako-kexuentzat, ekainaren 14a izango azken eguna. Bulegoan izango naiz ohiko tutoretza-orduetan (ekainaren 8a izan ezik, tutoretza egun hori ekainaren 4a pasatzen da). Lana jasotzeko ez dago eperik, baina saiatu ahalik eta azkarren egiten.
Irizpide hauen arabera ebaluatu ditut lanak (guztira 5 puntu):
  • Lanaren planteamendua: 2 puntu. Gure arazo, helburu eta hipotesia argi daude. Ondo aukeratu dugu laginketa mota eta informazioa jasotzeko teknika.
  • Prozeduraren diseinua: puntu 1. Informazioa jasotzeko aukeratu dugun prozedura modu egoki batean diseinatu eta artikulatu dugu. Informazio fidagarria jasotzeko balio izan digu.
  • Ondorioak: puntu 1. Lanaren hasieran planteatutako arazo, helburu eta hipotesiarekin bat datozen ondorioetara ailegatu gara. Ikerketa helburuak bete dira eta aholkuak eman dizkiogu enpresari.
  • Aurkezpena: ahoz zein idatziz lana modu argi, zuzen eta eraginkor batean aurkeztu da, dena argi eta garbi dugula erakutsiz.
Egin klik notak ikusteko.
Bulegoko atean ere ikusgai.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home