Thursday, May 31, 2007

Lanaren notak

Erreklamazio, galdera edo badaezpadako-kexuentzat, ekainaren 14a izango azken eguna. Bulegoan izango naiz ohiko tutoretza-orduetan (ekainaren 8a izan ezik, tutoretza egun hori ekainaren 4a pasatzen da). Lana jasotzeko ez dago eperik, baina saiatu ahalik eta azkarren egiten.
Irizpide hauen arabera ebaluatu ditut lanak (guztira 5 puntu):
  • Lanaren planteamendua: 2 puntu. Gure arazo, helburu eta hipotesia argi daude. Ondo aukeratu dugu laginketa mota eta informazioa jasotzeko teknika.
  • Prozeduraren diseinua: puntu 1. Informazioa jasotzeko aukeratu dugun prozedura modu egoki batean diseinatu eta artikulatu dugu. Informazio fidagarria jasotzeko balio izan digu.
  • Ondorioak: puntu 1. Lanaren hasieran planteatutako arazo, helburu eta hipotesiarekin bat datozen ondorioetara ailegatu gara. Ikerketa helburuak bete dira eta aholkuak eman dizkiogu enpresari.
  • Aurkezpena: ahoz zein idatziz lana modu argi, zuzen eta eraginkor batean aurkeztu da, dena argi eta garbi dugula erakutsiz.
Egin klik notak ikusteko.
Bulegoko atean ere ikusgai.

Wednesday, May 30, 2007

Hobetzea helburu

Zure iritzia ezagutu nahiko nuke asignatura honen inguruan.
Mesedez, inbertitu bost minutu nire lana hobetzen laguntzen.
Egin klik.
Pulsa aquí para contestar una encuesta
Mila esker!