Tuesday, April 27, 2010

Audientzia ikerketak ikertzen

Hiru audientzia-neurketa organismo ikusi ditugu. Apur bat gehiago sakontzeko, bisita itzazu beren web-guneak eta erantzun hurrengo galderak. Behin ariketa burututa, bidali iezadazu nire e-mailera.

Sofres Audiencia de Medios

Estudio General de Medios

Oficina de Justificación de la Difusión

1) Gure herriko aldizkari bat kudeatzen dugu eta gure audientzia ezagutu nahi dugu, horretarako, goiko hiru organismo horietan sartuta egon nahiko genuke. Ze pausu eman behar ditugu Sofres, EGM eta OJDk kontuan har gaitzaten?

2) Zein da, Sofres TNS barruan, "Departamento de Minutado" delakoaren zeregina?

3) Noiz hasiko da EGMren 2010eko hirugarren boladaren kanpo lana? Eta noiz bukatuko?

4) OJD interaktiboa polemika batean sartuta egon da azkenaldian. Topa dezakezu polemika horren zergatia? (tip: PRISArekin zerikusia duen zerbait)

Wednesday, February 24, 2010

Iturri sekundarioak: baliabide posible bat

Kanpo iturri sekundarioak: baliabide posible bat

  • Organismo ofizialen datuak:

Diputazioak: Arabako diputazioa; Gipuzkoako aldundia ; Bizkaiko Aldundia; Nafarroako Foru Aldundia.

Ministerioak eta estatuaren beste zenbait organimo.

Udaletxeak.

Nazio Batuen Elkartea

UNESCO

  • Institutu espezializatuak:

INE (Instituto Nacional de Estadística)

ICEX (Instituto Español de Comercio Exterior)

INC (Insituto Nacional de Consumo)

  • Sindikatuak

UGT

CCOO

ELA

LAB

  • Hedabideen estudio orokorrak:

Estudio General de Medios (EGM)

SOFRES

Información y Control de Publicaciones (OJD, PGD, OJD interactiva)

Wednesday, February 17, 2010

merkatu ikerketak ikertzen

1. Bisita ezazu merkatu ikerkuntzara dedikatzen diren enpresa hauen web guneak eta erantzun galdera hauei:

http://www.ciessl.com/index.htm

2. Demagun merkatu ikerkuntza esparruan lan bila zabiltzala.
Aurreko orrietan, lan eskaintzarik topatu duzu? (Begiratu berriro)

Saia zaitez merkatu ikerketen inguruko lan eskaintzak bilatzen hurrengo bilatzaileetan.

http://www.infojobs.net/
http://www.monster.es/

Ze nolako postuak aurkitu dituzu?

Zer formazio/esperientzia eskatzen da?

Thursday, May 31, 2007

Lanaren notak

Erreklamazio, galdera edo badaezpadako-kexuentzat, ekainaren 14a izango azken eguna. Bulegoan izango naiz ohiko tutoretza-orduetan (ekainaren 8a izan ezik, tutoretza egun hori ekainaren 4a pasatzen da). Lana jasotzeko ez dago eperik, baina saiatu ahalik eta azkarren egiten.
Irizpide hauen arabera ebaluatu ditut lanak (guztira 5 puntu):
  • Lanaren planteamendua: 2 puntu. Gure arazo, helburu eta hipotesia argi daude. Ondo aukeratu dugu laginketa mota eta informazioa jasotzeko teknika.
  • Prozeduraren diseinua: puntu 1. Informazioa jasotzeko aukeratu dugun prozedura modu egoki batean diseinatu eta artikulatu dugu. Informazio fidagarria jasotzeko balio izan digu.
  • Ondorioak: puntu 1. Lanaren hasieran planteatutako arazo, helburu eta hipotesiarekin bat datozen ondorioetara ailegatu gara. Ikerketa helburuak bete dira eta aholkuak eman dizkiogu enpresari.
  • Aurkezpena: ahoz zein idatziz lana modu argi, zuzen eta eraginkor batean aurkeztu da, dena argi eta garbi dugula erakutsiz.
Egin klik notak ikusteko.
Bulegoko atean ere ikusgai.

Wednesday, May 30, 2007

Hobetzea helburu

Zure iritzia ezagutu nahiko nuke asignatura honen inguruan.
Mesedez, inbertitu bost minutu nire lana hobetzen laguntzen.
Egin klik.
Pulsa aquí para contestar una encuesta
Mila esker!